XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gainera, nahiz eta busti ez, ate nabarra euri-gortina baten modukoa zen eta handik igarotzeak oso sentsazio lasaia sortarazi zidan (eskolan matematikako azterketa aprobatzean sentitzen dena baino ederragoa dudarik gabe).
- Zu al zara etortzekoa zena? - entzun nuen segidan, baina nik ez nekien zer esan eta bada-ezpada ere, iratxoarena gogoan, lurrera begira geratu nintzen.
- Lasai egon, Jone, zure esperoan geunden.
Baina tira, esaidazu, benetan ezagutu nahi al duzu ametsetako mutil hura? - orain ahotsa emakumezko batena zen.
- Bai... - esan nion lotsatu samar, bat maiteminduta dagoenean hori sekretu bat izaten baita.
Hala ere orduan ez nintzen harritu erregeek nire maitasunaren berri zeukatelako.
- Jakin beharko zenuke, ordea, mutil hori oraindik ez dela jaio...
Hala ere - eta